Telekomunikazio ingeniaritza

Telekomunikazio zentroa

Telekomunikazioen Ingeniaritza seinaleen transmisio eta harreran eta sareen interkonexioan arazoak konpontzen dituen ingeniaritzaren adar bat da. Telekomunikazioen aplikazioaren diziplina bat da. Hitz honek urruneko komunikazioa adierazi nahi du, normalki uhin elektromagnetikoen edo optikoen bidezko propagazioz. Zenbait teknologia sartzen dira hemen, hala nola, irratia, telebista, telefonoa, datuen komunikazioa eta Internet bezalako sare informatikoak. Telekomunikazioen nazioarteko batasunak (ITU, ingelesezko International Telecommunication Unionetik) telekomunikazioarendako emandako definizioa da, hariz, irratielektrizitatez, medio optikoz edo beste sistema elektromagnetikoren baten bidez, edozein eratorpeneko zeinuen, seinaleen, idatzi eta irudien, soinu eta informazioen emisioa, transmisioa eta harrera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne